PRADERA-SAEZ ARZAMENDI ETA CONTIN-ARISTORENA BIKOTEEK JOKATUKO DUTE 1.MAILAKO EH EMAKUMEZKOEN GOMAZKO PALETA TXAPELKETAKO FINALA IGANDEAN LABRIT-en (02/03/2010)
|
|
EH Nesken Gomazko Paleta txapelketa azken ihardunaldiaren faltan geratzen da Orion larunbatean jokatutako aurrefinalen ostean. Bertan izaniko emaitzekin, bi bikote sendoenak eta oraindik partidurik galdu gabe mantentzen direnak –Pradera/Saez Arzamendi eta Contin/Aristorena- sailkatu dira lehen mailako finalera. Arazo handiekin egin zuten finalerako ibilibidea bizkaitarrak eta arabar lizentziadun gipuzkoarrak Sanz eta M.Okariz bikote nafarraren aurkakoan (26-30). Beste aurrefinala ostera osos erraz atera zuen aurrera Contin-Aristorena bikoak. Garmendia-Aburuza 30-13 hartu zituzten mendean eta finalaren atarian beraiena da faborito papera.
Bigarren mailakoan, hernaniarren arteakoan Goikoetxea-Gutierrez bikoteak arazo gabe lortu zuen finalerako txartela eta bigarren aurrefinalean nafarrek lortu zuten garaipena Pagola-Zabala gipuzkoar bikotearen kontrakoan. Gazte mailako finala da oraindik erabaki gabe dagoena, nahiz eta ligatxua bukatu den. Azken jardunean ere arazoak izan dira eta Lehiaketa Batzordeak du sailkapenerako azken hitza.
|
|