Castellano     
 

Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco
El Corte Ingles
 
EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA
ALBISTEAK
BIHAR OSTIRALA HASIKO DA EH KLUBEN ARTEKO TXAPELKETAREN FINAL MARATOIA   (04/03/2010)

EH Kluben artekoa asteburuan bukatuko da. Hamar jaialditan 27 final jokatuko ostean txapeldunen nortasuna jakina izango da. Partidu benetan bikainak iragartzen dira. Denak aitatzea luzeegia litzateke baina badira denen artetik aipagarriago izan daitezkeenak. Eskuari helduta, Ohorezko mailako bi lehiak –Zornotza eta Zumarraga- ikusmin handia pistu dute. Bihar Amorebieta IV pilotalekuan HERNANI (Ojuel-Gorrotxategi) eta OZKARBI (Mendizabal-Irureta) lehiatuko dira eta igandean Beloki pilotalekuan USANSOLO (J.Uriarte) eta GURE TXOKOA (Lemuno). Beste jokamoldetako maila gorenetan CABANILLAS-GASTEIZ JAI ALAI (Zesta Punta), REAL SOCIEDAD-OIANGU (Larruzko Paleta) eta OIANGU-KURENE (Pala Motza) dira jokatuko diren finalak. Faborito bako finalak dira eta tarteko izango dira Andonegi, Otero, Ziskar, T.Etxebarria edo Suso bezalako pilotari zailduak. Gazte mailatan, Urbieta, Elezkano II edo Jaunarena pilotari nafarraren mailako pilotariak izango dira protagonista. Frontenis-eko finaletan aipagarria dena zera da, lau mailatako finaletan Club Bilbo Frontenis-eko pilotariak arituko direla txapelen bila Sopelako pilotalekuan.

Erlazionaturiko dokumentuak:

Itzuli