Castellano     
 

Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco
El Corte Ingles
 
EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA
ALBISTEAK
AURRERA SAIAZ IZAN DA EH KLUBEN ARTEKO TALDE ‘ONENA’ HIRU TXAPELA LORTUTA JOKATUTAKO HIRU FINALAK IRABAZI OSTEAN   (08/03/2010)

EH kluben artekoa bukatuta titulu banaketa ikaragarria izan dela nabarmendu beharra dago. Halere, talde guztien gainetik Aurrera Saiaz elkartea goraipatu behar da, hiru jokamoldetako txapelak erdiesti baititu. Eskuz Banaka Gazteak (Arratibel), Eskuz Binaka Gazteak (Urbieta II-Zinkunegi) eta Eskuz Banaka Nagusia Liga EH (Albizu) izan dira poltiskoratutako tituluak. Zidorra elkarteak lortutakoa ere aipatzekoa da. Larruzkoa Paletako eta Pala Motzeko Nagusien EH LIGA irabazi ditu arabar taldeak. Protagonisten artean Iņigo Arrieta nabarmendu behar da bietan bera izan baita partaide. Maila gorenetara erreparatuta txapeldunak Ozkarbi (Eskuz Binaka), Gure Txokoa (Eskuz Banaka), Real Sociedad (Larruzko Paleta), Oiangu (Pala Motza), Cabanillas (Zesta Punta) eta Lea Ibarra (Gomazko Paleta) izan dira. Maila gazteenetara so, eskuz gipuzkoarrak izan dira nagusitasuna erakutsi dutenak (kadete eta gazte), herramintan nafarrak eta Zesta Puntan bizkaitarrak. Dena den, orohar sariak oso banatuta izan direla ziurtatu daiteke euskal kluben parekotasunaren seinale. Frontenis-a aipatzeke geratzen da oraindik final bat jokatu gabe geratzen delako erreklamazio bat tarteko. Dena den, bizkaitar taldeak izan dira jaun ta jabe final denak beraien ordezkariek lotu baitituzte eta hauen artetik Bilbo Frontenis taldea.

Erlazionaturiko dokumentuak:

Itzuli