PRADERA-SAEZ ARZAMENDI BIKOA EH GOMAZKO EMAKUMEZKOEN PALETAKO TXAPELDUN LEHEN MAILAKOAN (08/03/2010)
|
|
EH kluben txapelketa bezala, bukatu da EH Nesken Gomazko Paleta txapelketa ere. Labrit pilotalekuan eta giro politean burutu ziren atzo goizez finalak eta txapeldunak erabakita geratu ziren.
Goiza gazteenek ireki zuten eta bertan gipuzkoarrek eraman zuten txapela. Hernani-ko Semper eta Pagola bikoak Bakio-ko Alaitasuna taldeko Mentxakatorre-Gonzalez hartu zituzten mendean (30-23). Final lehiatua izan zen erdiralderarte baina azkenerako Pagola-ren nagusitasuna agerian geratu zen.
Bigarren txapela ere Hernani-ra eraman zuten Goikoetxea eta Gutierrez-ek osatutakoak. Erraz hartu zituzten mendean Mariñelarena-Urtasun nafarrak (30-14) maila bikaina erakutsiaz gainera.
Azken finala izan zen parekatuena eta gogorrena. Contin-Aristorena ziren faborito, ‘etxean’ jokatzen bait zuten gainera, baina Pradera eta Saez Arzamendik eraman zuten garaipena (28-30). Norgehiagoka osoan ez zen abantaila nabarmenik izan. Halere, azken txanparaino beti joan ziren aurretik garaileak. Azken hamarkadan aldiz nafarrek hartu zuten aurrea eta ematen zuen beraiena izango zela txapela. Orduan etorri zen bizkaitarraren eta gipuzkoarraren erreakzioa eta lorpen nagusia. Azkenean, estu baina garaipenaren jabe Pradera eta Saez Arzamendi.
|
|