Castellano     
 

Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco
El Corte Ingles
 
EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA
ALBISTEAK
DENBORALDIKO LEHIAKETA GARRANTZITSUENA ATEJOKA   (09/03/2010)

Denboraldiko lehiaketa garrantzitsuena –ala bataiatu dute lurralde guztietako federazio presidenteek- atejoka dator. Gaur eguerdian aurkeztu da Iruñan federazioen arteko GRAVN txapelketa, “El Corte Inglés” Saria zeinetan federazio guztiek badituzten bere helburuak. Asteburu hontan bertan hasi eta maiatzaren 9rarte jokamolde eta maila gehientsuenetan pilotari onenak ikusteko aukera izango da. Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Errioxa eta Nafarroa lehaiketako garaipenen bila arituko dira. Batzu garaipen partzaialetan dute jomuga, besteek sailkapen orokorra berenganatu nahi dute, azken urteetan nafarrena den ohore hori. Gipuzkoa eta Bizkaia borroka iragarri dute lehia irabaztekotan lan serioa egin nahi baitute baina ez dute erraz izango nafarren orainarteko nagusitza apurtzea. Errioxa eta Araba aurreko ekinaldietan lortutako emaitzak hobetzen saiatuko dira oraindik ez baitute gehiagotarako talderik baina kontuz ezusteko bat edo beste eman bait dezakete beraiek ere. Lehen jardunean Bizkaia eta Araba-ko taldeek neurtuko dituzte indarrak, aldi berean Gipuzkoa eta Errioxak. Txapeldunak –Nafarroa- bigarren jardunean hasiko du bere tituluen defentsa.

Erlazionaturiko dokumentuak:

Itzuli