Castellano     
 

Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco
El Corte Ingles
 
EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA
ALBISTEAK
AURREFINAL ASTEBURU INTERESGARRIAREN ATARIAN   (24/02/2010)

Euskal Herriko kluben arteko txapelketa beren finalista denak ezagutzeko ordu batzuren faltan ageri da. Asteburuan jokatuko dira aurrefinal gehienak –batzu jada jokatuta eta erabakita daude- eta bertan izango dira jokamolde guztietako pilotari euskaldun onenak. Klub garrantzitusenak ez dute hutsik egin eta beti lez txapelen borrokan arituko dira. Eskuz Binaka Ohorezko mailan Adiskide, Ozkarbi, Irurtzun eta Hernani arituko dira finalerako txartelen bila, Eskuz Binaka ostera Lemoa, Usansolo, Aurrera Saiaz eta Gure Txokoa. Pilotariei dagokienez, esaterako, lehian Mendizabal, R.Uriarte, Ollo, J.Uriarte, Senperena edo Gorrotxategi bezalako pilotari ‘nombratuak’ izango dira. Beheko mailatan ere izango da nabarmentzeko pilotaririk; Jaunarena, Urbieta, Zinkunegi, Elezkano II, Galartza edo Mendinueta bakoitza beren taldea defendatuz arituko dira. Herramintan ‘betikoen’ arteko lehiak izango dira aurrefinaletan. Pala Motzean eta Ohorezko mailan Lagun Artea, Kurene, Oiangu eta Adurtza, Larruzko Paletan bizkaitarrak eta Oianguk errepikatu egingo dute Real Sociedad-ek laugarren txartela hartuaz. Bertan Garate, Andonegi, Otero, Olano, Etxebarria edo Ziskar I bezalako pilotariek hartuko dute parte. Zesta Puntan eta maila gorenean Berriatua, Cabanillas, Gazteleku eta Gasteiz Jai Alai izango dira finalaren pexkixan. Lehen mailakoa erabakita dago jada eta Markina A / Markina B izango da finala. Erabakitako beste zenbait final ere aipatu genitzazke, denak hurrengo asteburuan jokatuko direnak; frontenis-ean Bilbo Frontenis-ek kadete eta gazte mailako finalak klubeko pilotarien artean jokatuko dituzte eta Laubide-ren aurka 22 urtez azpikoa. Nagusien mailan ere finala ziurtatuta dute bilbotarrek aurrefinala taldekideen artean baitute. Aurkariak Errekaleor edo Sestao Pilota izango dituzte finalean. Eskuz Banakakoan kadeteen finala da erabakita dagoena. Intxurre eta Txarutak jokatuko dute eta maila berean baina Zesta Puntan, finala bizkaitarren artekoa izango da; MARKINA eta EUSKAL JAI ALAI GERNIKA.

Erlazionaturiko dokumentuak:

Itzuli