EMAKUMEZKOEN GOMAZKO PALETAKO ZITA NAGUSIA LARUNBATEAN ORION JOKATUKO DA EH TXAPELKETAKO AURREFINALAK TARTEKO (1.eta 2.maila) (24/02/2010)
|
|
EH Nesken Gomazko Paleta Txapelketa bere azken txanpan murgilduta dago. Larunbatean Orio-ko pilotalekuan lehen eta bigarren mailako aurrefinalak jokatuko dira eta dena geratuko da erabakita hurrengo martxoaren 7an Iruņako Labrit-en jokatuko diren FINALEN esperoan.
Bigarren mailako lehiaketan gipuzkoarrak dira nagusi, lau bikotetatik hiru bertakoak baitira, gainera denak Hernani-koak. Lehen aurrefinala taldekideen artekoa izango da; Goikoetxea-Gutierrez eta Lucas-Goenaga finalaren pexkixan. Bigarrenean gipuzkoar eta nafarren arteko lehia jokatuko da. Pagola-Zabala dira Munarriz eta Urtasun-en kontra arituko direnak.
Lehen mailakoan lurralde guztietako pilotariak ageri dira. Bizkaitarra Itsaso Pradera eta arabarra lizentzia Errekaleor taldekoa baitu-, nahiz eta berez gipuzkoarra izan, Laura Saez Arzamendi. Beraien aurkari Sanz eta Mirentxu Okariz nafarrak. Lehia gogorra iragarten da.
Orioko azken lehia nafarren eta gipuzkoarren artekoa izango da (Contin-Aristorena / Garmendia-Aburuza) eta hau ere pronostiko argirik bakoa dela esan liteke. Dena den, Pradera-Saez Arzamendi eta Contin-Aristorena dira orainartean indartsuen agertu direnak lehia guztiak irabazi dituzte- eta agian heurak izan litezke faborito.
Gazte mailakoan ligatxua Mallabian bukatuko da eta lehen bi sailkatuak izango dira finalean.
|
|