Castellano     
 

Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco
El Corte Ingles
 
EUSKADIKO EUSKAL PILOTA FEDERAKUNTZA
ALBISTEAK
EH-ko KLUBEN ARTEKO FINAL IA GUZTIAK ERABAKITA GERATU DIRA ASTEBURUAN   (01/03/2010)

EH Kluben artekoa bere azken asteburuaren zai geratu da aurrefinal gehienak –ia denak- jokatu ostean. Asteburu interesgarria izan da benetan, batez ere aurrefinal batzu izan duten emozioa kontuan hartuta. Orohar, talde gipuzkoarren emaitza onak aipatu daitezke eskuzko jokamoldetan. Esaterako Ohorezko Mailako binakakoa gipuzkoarren arteko lehia izango da (Hernani / Ozkarbi), berdin banakako gazte mailakoa (Aurrera Saiaz / Bergara ) edo kadete mailako binakakoa (Oiarpe / Erniope). Horretaz aparte finalean izango dira baita Ilunpe (22 urtez azpiko binakakoa) edo Intxurre (kadete banaka). Herramintan ere emaitza bikainak lortu dituzte Oiangu edo Real Sociedad taldeek. Ordiziko ordezkariek esaterako Ohorezko Mailako bi finalak jokatuko dituzte (Pala Motza eta Larruzkoa Paleta), bata –Larruzkoa- talde donostiarraren aurka. Aipatzekoa baita Gure Txokoa taldearen papera. Bi ordezkari izan ditu lehiaketan eta biak sailkatu dira finala jokatzeko. Iparraldeko pilotarien ‘kabi’ bihurtu den talde nafarreko Lemuno eta Etcheverry-k Ohorezko mailako eta lehen mailako banakakoak lortu nahi dituzte. Bizkaitarrak ez dira larregi nabarmendu eskuzko jokamoldetan baina Usansolo, Markina, Adiskide (2) eta Danok Lagunak present izango dira finaletan. Herramintan Lagun Arteak hiru final erdietsi ditu. Benetan bizkaitarrek nagusitasuna Zesta Puntan eta Frontenis-ean erakutsi dute. Batez ere azken jokalmolde honetan, zeinetan final denak bizkaitarren artekoak izango diren. Lau aurrefinal geratzen dira erabakitzeke, bi bihar bertan, beste bat etzi eta azkena ostegunean. Ostiralean berriz jada txapeldunak ezagutzen hasteko garaia izango da.

Erlazionaturiko dokumentuak:

Itzuli